XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C) Orrialde honetako irudia joko moduan erabiliko dugu: Ikasleak binaka jarriko dira.

Bakoitzak irudiko pertsonaia batez pentsatuko du besteari esan gabe.

Orduan galderak txandaka eginaz eta BAI - EZ bakarrik erantzun daitekeelarik, batak besteak asmaturiko pertsonaia zein den asmatu beharko du, baina erlatibozko perpausak eginez, (zehaztu eta espezifikatu beharra dago eta).

Adibidez:
- palaz jolasten ari den mutila da? BAI - EZ
- dutxa bat hartzen ari den neska da? BAI - EZ
.

Lehen asmatzen duenak irabazten du jokoa.

D) 8.19 ariketa. E) 8.20 ariketa. Pertsonaien datu guztiak asmatu beharko dituzte ikasleek.

Atzeraturiko ikasle batzurekin berrikuste lana egiten dugun bitartean ondo doazenak lanean edukitzeko ariketa aproposa.

F) III Eranskina: Bi joku fitxa banatzen dugu ikasgelan eta horrela fitxa bakoitzaren bi ale egongo dira ikasgelan.

Irakasleak edozein ikasleri eskatuko dio berak duen fitxan agertzen den izenaren definizioa egitea (izena esan gabe noski) eta horrela fitxa bera duen beste ikasleak ulertu egin behar du eta berak daukala esan beharko.

Osagarri moduan: HABE-ren aipaturiko materialak: (...).